Lege oharra
Atari honetako informazioa edo edukia Euskampus Fundazioarena, haren erabiltzaileena edo hirugarrenena denean, Creative Commons CC BY-NC-SA lizentziapean egongo da, webgunearen orri oinean agertzen den bezala. Edukiren batek jabetza intelektuarekin erlazionatutako berezitasunen bat badu eta atariko lizentzia orokorretik nolabait urruntzen bada, argi eta garbi adieraziko da zer lizentzia aplikatzen den edo, bestela, eskubide guztiak erreserbatuta geratuko dira.
Jabetza industrialeko eskubideak badaude, Euskampus Fundazioarenak izango dira (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan jasoa), edo haien legezko titularrenak, eta guztiak erreserbatuta egongo dira. Euskampuseko kideek Euskampusen irudia erabil dezakete, baldin eta aurretik baimena eskatzen badute. Horretarako, bidali mezu bat info@euskampus.eu helbidera edo deitu zenbaki honetara: 946015750.
Datu pertsonalei buruzko araudi berria ondo betetzeko helburuarekin (2018ko maiatzaren 25az geroztik nahitaez bete behar den Datuak Babesteko Europako Erregelamendu berrian finkatutakoa), gure Pribatutasun politika eguneratu dugu.
Euskampus Fundazioari ematen dizkiozun datuen inguruan gardentasun handiagoa eskaintzeko eta datu horien gaineko kontrola ulergarriagoa izateko egin dugu aldaketa hori. Edonoiz kontsultatu, zuzendu edo ezaba ditzakezu datuak. Euskampus Fundazioa da datuen tratamenduaren arduraduna, Pribatutasun politikan esaten den bezala.
Zure baimenean oinarrituta, hauek emateko prozesatuko dugu gure jarduerei buruzko informazioa:
- Gure arteko kontratu bidezko harremanaren arabera eskatutako zerbitzuak.
- Lege betebeharrik ezean, ez dizkiegu hirugarrenei zure datuak lagako.
Diseinuagatik, webgune honek analisiak egiteko soilik gordetzen ditu Google Analytics-en cookieak. Baliteke enkapsulatuta dauden hirugarrenen edukiek (esaterako, YouTube-ko bideoak eta antzekoak) beren cookieak eskatzea; cookie horiek ez dute zerikusirik Euskampus Fundazioarekin.