EGAH proiektua Euroeskualdearen «2023ko Euroeskualdeko Berrikuntza» deialdian hautatutako 7 proiektuen artean dago. Proiektu horien helburua da Euroeskualdeko enpresa-sarea indartzen laguntzea.
Euroregional Green Audiovisual Hub (Ikus-entzunezkoen Euroeskualdeko Hub Berdea) ikus-entzunezkoen sektoreko balio-kate osoa konektatzeko proiektua da, Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako lurraldeetan sektorearen interesak ordezkatzen dituzten hiru ekosistema bateratzaileen sareko lanetik abiatuta.
Proiektua Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietarako Goimailako Hezkuntzako eta Ikerketako KSIgune klusterrak bultzatuko du, CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterrarekin eta Pôle Image Magelis Akitania Berriko ikus-entzunezko irudiaren sektoreko entitate nagusiarekin lankidetzan.
Ikus-entzunezkoen arloan mugaz gaindiko eta sektoreen arteko lankidetza katalizatzea du helburu, berrikuntzarako aliantzak, produktuak eta zerbitzuak sortzeko, trantsizio ekologikoaren erronkari irtenbideak eskaintzeko. Era berean, proiektu bateratzaile honen helburua da ikus-entzunezkoen sektorea gaitzen laguntzea eta sare profesional bat sortzea balio-kate osoan partekatutako proiektuekin
Informazio gehiagorako
Euroeskualdeko berria – + Irakurri