Green eredua
Ikus-entzunezko sektorearen jasangarritasunerako gaitasunak sortzen lagunduko duten jardunbide egokien identifikazioa
15 emaitzak aurkitu dira
Basque Green Film
Mota | Idazkaritza Teknikoa |
Erakunde sustatzailea | Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila |
Eremua | Jasangarritasuna eta inpaktua produkzioan |
Aplikazio-lurraldea | Euskadi |
Deskribapena | Basque Green Film (BGF) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako idazkaritza teknikoa da, eta Zineuskadirekin eta Bilibin Circular aholkularitza-enpresarekin koordinatzen du. Bere zeregin nagusia zinema jasangarriaren 2022-2024 plana bultzatzea da, sektoreko enpresei zuzendutako zerbitzuen bidez. |
Webgunea | https://www.euskadi.eus/basque-green-film-bgf/web01-a2kulsus/es/ |
Oinarrizko Gida: Ikus-entzunezko produkzioetarako Jasangarritasun Plana
Mota | Dokumentua |
Erakunde sustatzailea | Basque Green Film / Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila |
Eremua | Jasangarritasuna eta inpaktua produkzioan |
Aplikazio-lurraldea | Euskadi |
Deskribapena | Euskadin zinema jasangarria ekoizteko oinarrizko gidaren helburu nagusia da enpresa ekoizleei orientazioa ematea beren ikus-entzunezko produkzioen jasangarritasun-plana egiteko. Dokumentu horretan, urratsez urrats, plan hori nola egin, produkzioan nola txertatu eta aplika daitezkeen hainbat jasangarritasun-neurri azaltzen dira. |
Webgunea | https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/bgf_aurkezpena/es_def/adjuntos/BGF-Guia-basica.pdf |
Ikus-entzunezkoen sektoreko jasangarritasun-alderdien egungo egoera
Mota | Dokumentua |
Erakunde sustatzailea | Spain Film Commission, REDCAU (Ikus-entzunezko Klusterren Espainiako Sarea) eta CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) - CLAVNAren laguntzarekin |
Eremua | Jasangarritasuna eta inpaktua produkzioan |
Aplikazio-lurraldea | Espainia |
Deskribapena | 2023ko txostena, ikus-entzunezko industria eredu jasangarriagoetarantz bideratzeko egiten ari diren irizpideak eta ahaleginak identifikatzen ditu. Txostena Spain Film Friendly Land ekimenaren esparruan kokatzen da, ikus-entzunezko sektorea eraldatzen laguntzeko lurralde-sarea indartzera bideratua. |
Webgunea | https://spainaudiovisualhub.mineco.gob.es/content/dam/seteleco-hub-audiovisual/resources/pdf/Situaci%C3%B3n%20actual%20de%20los%20aspectos%20de%20sostenibilidad%20en%20el%20sector%20audiovisual%202023.pdf |
Erronka Garbia
Mota | Ziurtagiria |
Erakunde sustatzailea | Ihobe, Ingurumen Agentzia, Eusko Jaurlaritza |
Eremua | Jasangarritasuna eta inpaktua ekitaldietan |
Aplikazio-lurraldea | Euskadi |
Deskribapena | Ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzeko ekitaldien diseinuan, antolaketan eta parte-hartzean jasangarritasun-neurriak txertatzeko metodologia eta ziurtagiria. |
Webgunea | https://www.ihobe.eus/erronka-garbia-evento-sostenible |
KALKU
Mota | Tresna |
Erakunde sustatzailea | Basque Green Film / Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila |
Eremua | |
Aplikazio-lurraldea | Euskadi |
Deskribapena | Proiektu kulturaletara bideratutako karbono-aztarnaren kalkulagailu baten prototipoa edo proba funtzionala, zinemaren arloan egingo du lehen testatzea. Beste batzuen aldean, berezitasun bat du; garapen bidean dauden proiektuetarako pentsatuta dago, diseinuaren edo finantziazioaren bilaketaren atalean, adibidez. |
Webgunea | https://www.euskadi.eus/basque-green-film-bgf/web01-a2kulsus/es/ |
BoCAJ - Bouleversement Carbone dans l’Animation et le Jeu Vidéo
Mota | Elkartea |
Erakunde sustatzailea | |
Eremua | Jasangarritasuna eta inpaktua produkzioan |
Aplikazio-lurraldea | Akitania Berria |
Deskribapena | Elkartearen helburua Akitania Berria eskualdean animazioaren eta bideojokoen sektoreko enpresen eta irudi-eskolen trantsizio ekologikorako dinamika kolektiboa sortzea da, irudi-enpresentzako deskarbonizaziorako laguntza- eta prestakuntza-programa baten bidez. |
Webgunea | https://www.linkedin.com/company/bocaj-bouleversement-carbone-dans-l-animation-et-le-jeu-vid%C3%A9o/ |
Écoprod
Mota | Elkartea |
Erakunde sustatzailea | |
Eremua | Jasangarritasuna eta inpaktua produkzioan |
Aplikazio-lurraldea | Akitania Berria |
Deskribapena | Elkarteak lankidetzarako eta elkartrukerako foro independentea izan nahi du, baita ikus-entzunezko eta zinematografiako sektoreko profesionalen sentsibilizaziorako, prestakuntzarako eta laguntza praktikorako baliabideen zentroa ere, ingurumen-praktika etikoei buruzko tresnak, aholkularitza eta azterketak erabiliz. |
Webgunea | https://www.ecoprod.com/fr/ |
Guide de l'animation éco-responsable
Mota | Dokumentua |
Erakunde sustatzailea | Écoprod |
Eremua | Jasangarritasuna eta inpaktua produkzioan |
Aplikazio-lurraldea | Akitania Berria |
Deskribapena | Écoprod eta Cartouch’Verteren 2023ko gida honen bidez, animazioaren sektoreko profesionalak sentsibilizatu eta mobilizatu nahi dira, berotegi-efektuko gasen emisio-iturri nagusiei eta haien egituretan trantsizio ekologikoa hasteko irtenbide praktikoei buruzko informazioa emanez. |
Webgunea | https://www.ecoprod.com/fr/les-outils-pour-agir/guide-de-l-animation-eco-responsable.html |
La Cave à films
Mota | Enpresa |
Erakunde sustatzailea | |
Eremua | Jasangarritasuna eta inpaktua produkzioan |
Aplikazio-lurraldea | Akitania Berria |
Deskribapena | La Cave à Films ikus-entzunezko produkzioari bira ekologiko eta lokala emateko asmoa duen enpresa da. Bere zerbitzuen artean daude kudeaketa ekologikoa, ekoprodukziorako ekipoen alokairua eta produkzio exekutiboa. |
Webgunea | N/A |
Fresko digitala (Fresque du Numérique)
Mota | Prestakuntza |
Erakunde sustatzailea | Pôle Image Magelis eta Lycée de l'image et du son (LISA) |
Eremua | Jasangarritasuna eta inpaktua produkzioan |
Aplikazio-lurraldea | Akitania Berria |
Deskribapena | Ikus-entzunezko Lanbideen Goi Mailako Gradua: Produkzioaren Kudeaketako ikasleen eta LISAko Diseinu Grafikoko eta Mugimenduko Irudietako Goi Mailako Graduko ikasleei esker, jardunaldi erdiko tailer ludiko eta kolaboratibo bat sortu zen, parte-hartzaileak teknologia digitalaren ingurumen-erronkei buruz sentsibilizatzeko eta hezteko. Banakako praktikei buruz sentsibilizatzeaz gain, tailer honen helburua ikasleak etorkizuneko praktika profesionalei buruz kontzientziatzea zen. |
Webgunea | https://lycee-image-son-angouleme.fr/?s=fresque+du+num%C3%A9rique |