“Egileentzako euroeskualdeko egoitza” deialdia

Euroregional Green Audiovisual Hub proiektuak egoitzen lehenengo deialdia zabaldu du, animazioko gidoiak idazteko proiektuak bultzatzeko.

KSIgunek, CLAVNAk eta Pôle Image Magelisek bat egin dute ekimen honetan, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen laguntzarekin, 2025eko martxoaren 3tik 21era bitartean 3 egileren egoitza jasotzeko Akitania Berrian, Nafarroan eta Euskadin.

Dagoeneko animazioko gidoi proiektu bat garatzen ari direnei zuzenduta dago proiektua eta proiektua jasotzen duten hiru eskualdeetako ikus-entzunezkoen ekosistemetara hurbiltzeko aukera emango die egileei. Idazketa prozesuan zehar aholkularitza emateko sektoreko profesionalen laguntza eskainiko du, hala nola ekoizpena, errealizazioa eta estudio zuzendaritza bezalako alorretatik, eta ibilbide aintzatetsia duten gidoilarien eskutik, besteak beste.

Era berean, green eredua eta sektorearen jasangarritasuna zeharkako ardatzak izango dira egonaldi horien garapenean.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 10era arte zabalik egongo da. Parte hartzeko oinarriak Baliabideak atalean eskuragarri daude.

Informazio gehiago

Ezagutu gure proiektua eta Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen laguntzarekin aurrera eramaten ari garen beste ekimen batzuk, “Euroeskualdeko Berrikuntza” proiektuen deialdiaren esparruan.