Ruth Mayoral: “Euroeskualdeko Ikus-entzunezko ekosistemaren erronka jakin batzuen aurrean erantzun bakarra emateko gai izan nahi dugu”
Euskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradun eta KSIguneko arduradun operatibo Ruth Mayoralek Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian ikus-entzunezkoen sektorea bultzatu nahi duen Euroeskualdeko proiektuaren gakoak aurkeztu ditu. Zer da Euroregional Green Audiovisual Hub eta zer helburu du? Ekimen honen helburua da Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian Ikus-entzunezkoen ekosistema osorako esparru eta tresna partekatuak eskaintzea, […]
KSIgunek, CLAVNAk eta Pôle Image Magelisek Euroregional Green Audiovisual Hub ekimena bultzatuko dute 2024an, Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriaren arteko mugaz gaindiko lankidetzarako
EGAH proiektua Euroeskualdearen «2023ko Euroeskualdeko Berrikuntza» deialdian hautatutako 7 proiektuen artean dago. Proiektu horien helburua da Euroeskualdeko enpresa-sarea indartzen laguntzea. Euroregional Green Audiovisual Hub (Ikus-entzunezkoen Euroeskualdeko Hub Berdea) ikus-entzunezkoen sektoreko balio-kate osoa konektatzeko proiektua da, Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako lurraldeetan sektorearen interesak ordezkatzen dituzten hiru ekosistema bateratzaileen sareko lanetik abiatuta. Proiektua Euskadiko Kultura eta Sormen […]