Euroregional Green Audiovisual Hub guneak Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren ordezkaritzak bildu ditu Angoulêmen, hiru lurraldeen arteko lankidetza bideak irekitzeko lehen topaketan.
Pôle Image Magelis, KSIgune eta CLAVNA erakundeek 2024ko azaroaren 18an eta 19an antolatutako “Green Audiovisual” jardunaldietan administrazioaren, goi mailako hezkuntzaren eta enpresaren arloko eragileek parte hartu dute, eta Euroregional Green Audiovisual Hub gunea ezagutzeko, jardunbide egokiak trukatzeko eta ikus-entzunezkoaren euroeskualdeko ekosisteman lankidetzan aritzeko aukerak identifikatzeko abagunea izan dute.
Erakunde hauek parte hartu dute arlo instituzionalean: NAEN Euroeskualdea, Eusko Jaurlaritza, Pôle Image Magelis, KSIgune – KSIetarako Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketa Klusterra, eta CLAVNA – Nafarroako Ikusentzunezkoen Klusterra; hezkuntza arloan: SpirOps AI eta Cnam-Enjmin, Digipen Bilbao, Lycée de l’Image et du Son d’Angoulême, Pixelian eta ESCIVI; eta enpresa eta elkarte arloan: Les Films du Poisson Rouge, Baleuko, BoCAJ, Esther Vital, Loops Creative Studio, Basque Green Film, TOKU, Efectoscopio Red, Miyu Productions, Antaviana Films, Kalank eta Bárbara Gragirena.
Topaketan euroeskualdeko lankidetzaren ikuspegiari buruzko aurkezpen instituzionala, B2B bileren saioa eta estudioen bisiten programa bat egin dira, Angoulêmeko ikus-entzunezko ekosistema ezagutzeko. Besteak beste, hauek bisitatu dira: Superprod animazio estudioa, Hari animazio estudioa, G4F/Native Prime soinu estudioa, Piste Rouge soinu estudioa eta Komikiaren eta Irudiaren Nazioarteko Museoa.
Jardunaldi horiek Euroeskualdean ikus-entzunezko ekosistema eratu eta indartzeko Hubaren lehen ekintzetako bat dira, eta honako helburu hauek dituzte: goi mailako eta unibertsitateko prestakuntzaren, ikerketaren, ezagutzaren transferentziaren eta lankidetza proiektuen arloan lankidetzan aritzea.
Egitasmoari buruz gehiago jakiteko, bisitatu gune hau: Hub.