HUB

Euroeskualdeko ikus-entzunezko sektorearen balio-katea konektazen

© Rodrigo Pérez. Txisti I Punto de Vista

Gu gara...

Euroeskualdeko ekosistema bat

Euroregional Green Audiovisual Hub ikus-entzunezko sektorearen balio-katea konektatzeko proiektu bat da, sektoreak Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian dituen interesak ordezkatzen eta biltzen dituzten hiru ekosistemaren arteko sareko lanaren bitartez.

Eskualdeko administrazioak
0
Fakultate eta Ikastegiak
0
Enpresak
0
Erakunde eta elkarteak
0

Lankidetzaren katalizatzailea

Sektorean berrikuntza lortzeko euroeskualdeko aliantzak sortzea bultzatzen dugu, lagungarri izan dadin trantsizio ekologikoaren erronkari aurre egiteko, Helize Boskoitzaren berrikuntza irekiaren eredua osatzen duten bost ardatzen aktibazioa izanik abiapuntu: Akademia, Administrazio Publikoa, Enpresa, Pertsonak eta Ingurunea.

Bazkideak

Laguntzaileak

Babesleak

Impulso a la competitividad

Lehiakortasunerako bultzada

Euroeskualdean ikus-entzunezko sektorea treba dadin lortu nahi dugu, baita mugaz gaindiko sare profesional bat sortzea ere, proiektuak partekatuta balio-katean.

Proiektu hori «Euroeskualdeko Berrikuntza 2023» deialdiaren esparruan hautatu zen, euroeskualdeko enpresa-sarea indartzen laguntzeko.

Ikus-entzunezkoen balio-katea

Ikus-entzunezko sektorearen balio-kateak jarduera eta formatu ugari biltzen ditu, Euroeskualdearen industriaren garapenari, berrikuntzari eta iraunkortasunari laguntzen diotenak.

Balio-kateko jarduerak

  • Ikus-entzunezko eta multimediako obren sorkuntza artistikoa
  • Musika-sorkuntza
  • Produkzioa
  • Edizioa
  • Banaketa, merkataritza eta zabalkundea/erakusketa
  • Babestea eta zaharberritzea
  • Kudeaketa eta erregulazioa

Formatuak

  • Arte digitala eta animazioa
  • Fikzioa
  • Ez-fikzioa, dokumentala
  • Bideojokoak
  • Diseinu grafikoa
  • Zeharkakoa