KSIgunek, CLAVNAk eta Pôle Image Magelisek Euroregional Green Audiovisual Hub ekimena bultzatuko dute 2024an, Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriaren arteko mugaz gaindiko lankidetzarako

EGAH proiektua Euroeskualdearen «2023ko Euroeskualdeko Berrikuntza» deialdian hautatutako 7 proiektuen artean dago. Proiektu horien helburua da Euroeskualdeko enpresa-sarea indartzen laguntzea. Euroregional Green Audiovisual Hub (Ikus-entzunezkoen Euroeskualdeko Hub Berdea) ikus-entzunezkoen sektoreko balio-kate osoa konektatzeko proiektua da, Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako lurraldeetan sektorearen interesak ordezkatzen dituzten hiru ekosistema bateratzaileen sareko lanetik abiatuta. Proiektua Euskadiko Kultura eta Sormen […]